UDAL ETA NAFARROAKO PARLAMENTURAKO HAUTESKUNDEAK 2011

Ttipi-Ttapak udal eta Nafarroako Parlamentuko hauteskundeen jarraipen berezia eginen du igande gauean. Bozkalekuetako emaitzak ezagutu ahala, atal honetan joanen gara argitaratzen. Botoak zenbatzerakoan lehenak Nafarroako Parlamentukoak izanen dira eta ondotik udaletakoak. Emaitzen bilakaera argiago ikusteko, 2007ko hauteskundeetako emaitzekin alderatuko dira herriz herriko datuak.

Datorren asteko aldizkarian ere publikatuko dira datu hauek guztiak.